Erabiltzaile kontua

Atal primarioak

Dynamic ikerketa

Logo DYNAMIC

EROSKI Fundazioa eta Caprabo batu gara azterketa bat burutzeko; bertan, lehen hezkuntzako ikasleen pisua, altuera eta gerriaren eta aldakaren perimetroaren aldizkako neurketa jasoko da, Gorputz Masaren Indizea (GMI) eta Gerri Aldakaren Indizea (GAI) zehazte aldera.

Gure helburua da Espainiako haurren obesitatearen eta gehiegizko pisuaren prebalentziaren adierazle dinamiko bat eskuratzea.

Ikerketa hau EROSKI Fundazioa ikasleen artean ohitura osasungarriak sustatzeko 2012az geroztik garatzen ari den programan sartzen da; horren helburua da, hezkuntzatik hasita, elikadura osasungarriaren garrantziaren inguruan sentsibilizatzea.

Aurten, 30 bat ikastetxek hartzen dute parte DYNAMIC ikerketan, eta ikasleen neurketak ematen dituzte honako hauek lortzeko:

  • Gizartearentzat baliagarria den adierazle bat.
  • Ikasleen artean prebalentziaren egoerari eta obesitateari buruzko ezagutza handiagoa izatea.

Ikerketari buruzko zalantzaren bat izanez gero, jarri harremanetan gurekin: info@escueladealimentacion.es