Nor gara
Elikadura-Eskola Eroski Fundazioaren ekimena da, elikadura osasuntsua eta bizi-ohitura osasungarrian herritarren artean sustatzeko.
Elikadura-Eskolaren baitako Hezkuntza Programa sortu dugu nutrizionistaz, pedagogoz, osasun-adituz eta komunikatzailez osatutako taldeak. Programa eskola-garaian dauden haurrei zuzenduta dago, eta Gurasoen Eskolaren osagarri da, gure hezkuntza osasuntsuaren proiektua familietara ere hedatzeko.
Horrez gain, Elikadura-Eskolak elkargune izan nahi du haien elikadurak edo bizimoduak hobetzeko ardura dutenentzat, bai osasun-langile, irakasle, guraso, ikasle zein herritarrentzat. Kalitatezko eta gaurkotasuneko informazioa eskainiko dugu, Elikadura-Eskolak garatzen dituen ikerketetan eta ezagutza zientifikoan oinarritutakoa.
Elkarrekin gizarte osasuntsuago eta zoriontsuago batera abiatzea da erronka.
Ongi etorriak Elikadura-Eskolara!