EROSKI FUNDAZIOAREN ELIKADURA ESKOLAK BILBAO GAZTE AUZO ACTIVE PROGRAMAN PARTE HARTUKO DU
-
Aurreikusitako jardueren barnean, Elikadura Eskolak 3 sukaldaritza-tailer antolatuko ditu gazteei elikadura-ohitura osasungarriak modu ludikoan erakusteko
Datorren larunbatean, ekainak 26, Auzo Activeren beste jardunaldi bat egingo da Bilbon; programak gazte-kirola eta ohitura osasungarriak sustatzen ditu, eta 10 eta 17 urte arteko neska-mutilei zuzenduta dago.
Evaristo Txurruka kaian aisialdi osasungarriaren inguruko jarduera ezberdinak egingo dira, tartean, Eroski Fundazioaren Elikadura Eskolak antolatutakoa. Hiru tailer izango dira: Tix eta Loy, ukipen-pantaila bateko edukiekin gozatzeko; Imagine Food, errezeta dibertigarriak eta errazak eskaintzen dituzten tailerrak (adibidez, fruta-brotxeta, ilar-igela edo mozzarella harra); eta Juega a lo grande, elikadura osasungarriari buruzko eduki ludikoekin.
Jolaserako eta kirolerako festa handi bat izango da, eta gazteek honako hauek bezalako kirol-jarduerak egin ahal izango dituzte: saskibaloia, errugbia, kalistenia, xakea, piraguak, yoga, futbola, afrofit boxing, dantza modernoa edo herri kirolak. Jarduerak doakoak dira, eta da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.
Bilboko Udalak sustatutako Auzo Active Programaren helburua da aisialdi osasungarriaren inguruko kultura sortzea, honako hauek bezalako balioetan oinarritua: ahalegina, lankidetza, tolerantzia, integrazioa, adiskidetasuna edo joko garbia.