Legezko Oharra

1.- WEB HONEN JABEAREN IDENTITATEA

EROSKI S. Coop.
Barrio San Agustín, s/n.
48230 Elorrio
Bizkaia
CIF.- 20033361-F

Bizkaiko Merkataritza Erroldan dago izena emanik, 3.630 Tomoan, BI- 21.221 Orrian, 1. Folioan, 1. Inskripzioan, eta Lan Ministerioaren Kooperatiben Errolda Ofizialean, Kooperatiben Errolda Liburuan, Atal Nagusian, X Tomoan, 904 Orrian, 14. idazpenan, 1.526-SMT zenbaki eta sail berrian, lehengoa ere mantentzen duela, 17.115.  

2.- SARRERA

Web orri honetan sartzeko, klausula hauetan dautzan terminoak, baldintzak, jakinarazpenak, ohartarazpenak eta gainerako lege-oharrak aurretiaz irakurri eta onartu behar ditu erabiltzaileak.

Orrian sartu eta bera baliatzeak inplikatzen du erabiltzaileak bertako eduki osoarekin bat datorrela aitortzen duela, inolako eragozpenik gabe. Orrian sartzea doakoa da.

Erabiltzailea nabigatzeko Baldintza Orokor hauekin bat ez baletor, web honetatik irten egin beharko luke eta, gainera, orriak eskaintzen dituen zerbitzuez ezin balia liteke.

Era berean, web gune honetan sartzean eta bertako zerbitzuak eta edukiak baliatzean bere erantzukizunez diharduela onartzen du erabiltzaileak, berariaz eta salbuespenik gabe.

Web honetan sartzea doakoa da eta bertan dagoena ikusi ahal izateko ez da beharrezkoa inolako izen-emate edo erregistratzerik egitea.

Beste web gune zenbaitekin egin litezkeen konexioak egin eta horiez baliatzea Erabilerarako Baldintza Orokor hauen arabera ez ezik, kasuan kasuko web guneek xedatuak lituzketen baldintzen arabera ere arautuko dira. Baimendurikoez bestelako erabilera guztiak berariaz debekatuak daude.

EROSKI S. Coop.-k, bere aldetik, bidezko jotzen duen unean, web honen konfigurazioa, zerbitzua arautzen duten baldintzak eta edukia aldatu, mugatu, kendu edo behin behingoz zein behin betikoz indargabetu egin ahal izango ditu. Era berean, eduki eta zerbitzu horietan sartzea ere debekatu ahal izango du; gorabeherek eragozten ez duten heinean, erabiltzaileari horren berri ematen ahaleginduko da EROSKI S. Coop., web orrian albistea plazaratuz.

3.- ZERBITZUAK EMATEN DITUENAREN ESKUBIDE ETA BETEBEHARRAK

1.- Orri honek eskaintzen dituen zerbitzuak emateko, erabiltzailearekin izan daitezkeen komunikazioez sekretua eraginkortasunez bermatzeko eta egin litezkeen erreklamazioei erantzuna emateko betebeharra EROSKI S. Coop.-ri dagokio, zerbitzuaren hornitzaile den aldetik.

2. Zerbitzuak mantentzeko, konpontzeko, eguneratzeko edo hobetzeko eragiketak egin behar izatekotan, web honetarako sarbidea behin-behingoz eta aurretiaz ezer jakinarazi gabe galarazteko eskubidea du EROSKI S. Coop.-k; era berean, zerbitzuak eman edo bertan behera uzteko eskubidea du. Halaz ere, horrelakorik gertatuko balitz, erabiltzaileei jakinarazten saiatuko litzateke, gorabeherek hori eragotz ez balezate.

3. Web honen bidez eskaintzen diren informazio edo zerbitzuak bere erantzukizun eta ardurapean baliatuko ditu erabiltzaileak.

EROSKI S. Coop.-k ez ditu bermatzen eskaintzen dituen zerbitzuak eta informazioa, ez zuzenki, ez zeharka, aplikatzekoak diren legeen arabera, erakunde hau eta erabiltzailearen arteko itun edo hitzarmen batean berariaz azaltzen diren edo legez eman beharrekoak diren bermeak salbu.

EROSKI S. Coop.-k ez du bermatzen hirugarrengoek emaniko edukia, ezta emaniko informazioaren egiazkotasun, fidagarritasun, zehaztasun edo egokitasunik, erabiltzaileak edo beste inork eduki edo informazio horiek nola erabiliko duten aintzat hartu gabe.

4. Web honen jabetza intelektualaren gaineko eskubideak EROSKI S. Coop.-renak dira. Erreprodukzio, banaketa, komunikazio publiko eta transformazioagatiko eskubideen egikaritza osoa sozietate horri dagokio, hirugarrengoei aipamen- eskubidearen egikaritza ukatu gabe.

4.- ERABILTZAILEAREN ESKUBIDE ETA BETEBEHARRAK

1. Web honetako zerbitzuak, nolanahi ere, indarrean dagoen legeriak xedatutako bideetatik baliatu beharko ditu erabiltzaileak, EROSKI S. Coop. edota hirugarrengoen jabetza intelektualen gaineko eskubideak errespetatuz.

Adiera horretan, erabiltzaileak bermatzen du web honen bitartez gauzatuko dituen jarduerak legearen, moralaren, ordena publikoaren, ohitura onen araberakoak izango direla eta behin ere ez dira iraingarri edo kaltegarri gertatuko EROSKI S. Coop.-ren eta GRUPO EROSKI-ren gainerako erakunde eta elkarteen, webaren beste erabiltzaileen edota hirugarrengoen izen on eta irudi komertzialarentzat.

2. EROSKI S. Coop.-k eskura jartzen dizkion zerbitzuen bitartez erabiltzaileak ez du egingo edukien kalte edo aldaketarik ondorioztatuko duen egintzarik, eta ez du eragotzi edo galaraziko webaren funtzionamendu ona, ez du inolako arazo teknikorik sortarazi edo eragingo, ez du transferituko birusik eduki dezakeen inongo elementurik, edo web hau erabat edo zatika kaltetu, interferitu edo galaraz dezakeen elementurik; era berean, erabiltzaileak ez du gainerako erabiltzaileen posta elektronikoan interbentziorik edo alteraziorik egingo.

3. Zernahi dela medio, erabiltzaileak sartu dituen datuen egiazkotasunaren gainean daukan erantzukizun osoa berea duenez, egiazkoak edo zehatzak ez diren datuak eman balitu, web horretan ostera sartzeko aukera ukatzeko eskubidea du EROSKI S. Coop.-k.

5.- WEB GUNEAREN ETA BERTAKO ZERBITZUEN FUNTZIONAMENDUAGATIKO ARDURA ETA BERMEAK BAZTER UZTEA

1. EROSKI S. Coop.-k ez du bermatzen web gune hau eta bertako zerbitzuak gerora ere eskuragarri egotea.

Era horretan, web gune hau eta bertako zerbitzuak gerora ere martxan edo eskuragarri ez egotearen ondorioz eta erabiltzaileek web gune honi aitor ziezaioketen baliagarritasuna ez betetzearen ondoriozko kalte eta galerengatiko erantzukizun guztiak baztertuak daude.

Nolanahi ere, EROSKI S. Coop.-k ahalegin guztiak egingo ditu web hau eskuragarri etengabe mantentzeko.

2. EROSKI S. Coop.-k erabiltzaileari bere datu pertsonalak zaintzeko eskaintzen dion pribatutasun-sistemari esker, hirugarrengoek ez dute horrelakorik eskuragarri izango. EROSKI S. Coop.-k beharrezkoak diren segurtasun neurri tekniko eta antolamenduko guztiak hartu ditu, erabiltzaileak emaniko datu pertsonalen segurantzia, konfidentzialtasun eta eskuragarritasuna bermatzeko.

Adiera horretan, sozietate honek ez du inolako erantzukizunik onartzen aipatuko datuetakoren bat ezagutzeak ondorioztatuko lituzkeen kalte edo galerengatik.

3. EROSKI S. Coop.-k alor honetan segurantzia bermatzeko beharrezkoak diren neurri guztiak hartu dituen arren, ez du kontrolatzen, ez bermatzen, erabiltzailearen sistema informatikoan (software eta hardwarean) bertan edo bertako dokumentu elektronikoetan eta fitxategietan alteraziorik eragin dezaketen birus edo bestelako elementuak web orri honetan ez daudela.

EROSKI S. Coop.-k ez du bereganatzen inongo erantzukizunik sistema informatikoan, dokumentu elektronikoetan, fitxategietan edo gainerakoetan alterazioak eragin ditzaketen birusen presentziaren ondorioz gerta daitekeen kalte eta galerengatik.

4. EROSKI S. Coop.-k web gune hau, bertako zerbitzuak eta edukiak erabiltzaileek nola baliatzen dituzten ez du kontrolatzen eta ez du kontrolatzeko obligaziorik. Bereziki, sozietate honek ez du bermatzen erabiltzaileek web gune hau, bertako zerbitzuak eta edukiak Baldintza Orokor hauen eta, bidezkoa bada, aplikagarri gerta daitezkeen berariazko baldintzen arabera baliatuko dituztela, ezta zuhurtziak eta axolaz egingo dutela ere.

Sozietate honek, era berean, ez du egiaztatzen eta ez du egiaztatzeko obligaziorik erabiltzaileen nortasuna ezta beraiek beste erabiltzaile batzuei igortzen dizkieten datuen egiazkotasuna, indarra, osotasuna edota jatorrizkotasuna ere.

5. Erabiltzaileak onartzen du atari hau fede onez sortu eta garatu duela EROSKI S. Coop.-k, barne- eta kanpo-iturrietatik harturiko informazioaz eta egungo egoera horretantxe eskaintzen die erabiltzaileei; beraz, baliteke zehaztugabetasun edo akatsik izatea horietan. Horregatik, atariak, bertan nabigatzen ari dela, baliatzen ari den pertsonari sor diezaiokeen sasi- itxaropen, fidagarritasun edo baliagarritasunen ondoriozko arduretatik EROSKI S. Coop. salbuesten du erabiltzaileak berariaz.

6.- JABETZA INTELEKTUALA

Web honetako edukien gaineko eskubide guztiak EROSKI S. Coop.-renak dira, edukiak zuzkitzeko helburuz berarekin kontratua sinatua duten enpresenak izan ezik, jabetza intelektual eta industrialari buruzko nazio zein nazioarte mailako lege eta arauen babespean.

EROSKI S. Coop.-ren diseinua, irudiak, mapak, grafikoak, markak, errotuluak, bereizgarriak logoak eta antzekoak, frame, banner, software eta kode, iturri eta helburu, etab. EROSKI S. Coop.-ren titulartasunekoak dira eta enpresa horri bakar-bakarrik dagokio, legez, horien ustiapenaren gaineko eskubideak egikaritzea.

Erabiltzailea nabigatzen ari den bitartean web honetan ager litezkeen GRUPO EROSKI izenekoa osatzen duten gainerako sozietateen logo eta bereizgarriak kasuan kasuko enpresen titularitatekoak dira; beraiek bakar-bakarrik dute horrelakoak ustiatzeko eskubidea eta beraiek onartu behar dute berariaz web honetan bereizgarri horiek agertzea.

Web honetan sartzen denak ez ditzake kopiatu, aldatu, banatu, transmititu, erreproduzitu, argitaratu, utzi, saldu lehen aipatu diren elementuak, eta horiekin ez ditzake sortu lortutako informaziotik eratortzen diren produktu edo zerbitzu berriak, EROSKI S. Coop.-en berariazko baimenik gabe. Helbide honetan eska daiteke baimen hori: info@eroski.es.

Baimentzen den bakarra elementu horiek ikusi eta baliatzeko kargatzea, erabilera komertzialetik at; hori, ezin pasa dakieke hirugarrengo gizaki edo erakundeei.

Web honetan EROSKI S. Coop.-rekin kolaboratzen duten enpresen titulartasuneko grafiko edo diseinuak agertuko balira, baldintza hauexek aplikatu beharko litzaizkieke, kontrakorik hitzartu ez bada, bederen.

Erabiltzaileari berariaz debekatzen zaio web honen edukia edo estruktura aldaraztea.

EROSKI S. Coop.-k zainduko du web honetako edukiak izan ez daitezen pornografiko, xenofobo, diskriminatzaile, arrazista edo iraintzaileak eta, era berean, bortxakeria susta ez dezaten. Halaber, erabiltzaileari kaltegarri gerta lekiokeen zeinahi gorabehera izan ez dadin ahaleginduko da.

7.- DATU PERTSONALEN BABESA

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio guztia jasota eta zehaztuta dago Datuen babeserako politikan.

Horri kalterik egin gabe, jakinarazten da:

7.a) Zerbitzu batzuetan sartzeko edota erabiltzeko, beharrezkoa da erabiltzaileek aurrez EROSKI, S. COOP.-i datu pertsonal batzuk ematea (aurrerantzean “datu pertsonalak”), datuok EROSKI, S. COOP.-ek tratatuko ditu eta fitxategi automatizatu batean sartuko ditu, kasu bakoitzean dagokion xedeetarako, nahiz eta erabiltzaileak EROSKIri emandako datuen xede nagusia INGURU EDOTA BITARTEKO DIGITAL honen zerbitzuak eskaintzea izan.

7.b) Gorabehera guztiak aurrez eta behar bezala jakinaraziko dizkio erabiltzaileari EROSKI, S. COOP.-ek, legez eskatu daitezkeen kasuetan eta forman.

7.c) Erabiltzaileak hirugarrenen datu pertsonalak emanez gero, hirugarren horiei jakinaraziko die zer datu eman dituen, datu horiek zer fitxategitan dauden eta zer xede duten fitxategi horiek, bere eskubideak erabiltzeko aukera duela eta EROSKI, S. COOP. identifikatuko du eta hirugarren horren baimena lortu beharko du datuak EROSKI, S. COOP.-i emateko.

7.d) EROSKI, S. COOP.-ek bermatu egiten du bere instalazioetan, sistemetan eta fitxategietan dagozkion segurtasun-neurriak hartu dituela. Era berean, EROSKI, S. COOP.-ek datu pertsonalen konfidentzialtasuna bermatzen du. Dena dela, EROSKI, S. COOP.-ek eskudun agintari publikoei jakinaraziko dizkie datu pertsonalak eta bere eskura edo bere sistemen bidez eskuragarri dagoen beste edozein informazio ere bai, kasu bakoitzean ezar daitezkeen legezko eta arauzko xedapenen arabera eskatuz gero. 

7.c) Erabiltzaileek aitortuta dituzte eta erabili ahal izango dituzte datuetan sartzeko eskubidea, kentzekoa, zuzentzekoa, mugatzekoa, tratatzeari aurka egitekoa, baimena atzera botatzekoa edo bere datuen eramangarritasuna eskatzekoa. Eskubide horiek erabiltzeko, EROSKI, S. COOP.-ekin harremanetan jarri beharko dira datuen babeserako politikan azaldutako prozedura jarraituaz.

8.- COOKIEAK

Cookie bat web zerbitzari batek ordenagailuan edo gailu mugikorrean uzten duen testu fitxategi bat da, eta zerbitzari hori soilik izango da gai cookiearen edukia berreskuratzeko edo irakurtzeko; cookiei esker, Webguneak oroitu egiten ditu norberaren nabigazio-lehentasunak, eta aukera ematen dute modu eraginkorrean nabigatzeko.  Cookieek azkartu eta erraztu egiten dute erabiltzailearen eta Webgunearen arteko interakzioa.
1. Wegune honek cookie hauek erabiltzen ditu:

Cookiearen izena Helburua

Nola?

Saioa

Erabiltzaileak Webgunean egiten duen datu-sarrera erregistratzea

Erabiltzaileak formulario bat betetzen duenean

Denda Gustukoena

Erabiltzaileak gustukoena izendatu duen denda zein den jakitea, Webgunera egiten dituen hurrengo bisitetarako. Intereseko jo duen dendaren inguruko informazioa eskaintzeko

Webgunera sartzen denean

Gizarte sareen "plug in"a

Erabiltzaileari aukera ematea edukiak partekatu ditzan sare sozial jakin bateko kideekin

Betiere, erabiltzailea sare sozial batetik deskonektatu ez baldin bada

Google Analytics

Webgunearen erabilera-estatistikak egiteko erabiltzen ditugu cookieak, gure bisitariak zenbateko maiztasunez sartzen diren jakiteko eta interes handiena sortzen duten edukiak zein diren jakiteko. Era horretan, bisita gehien jasotzen duten eremuak hobetzen saiatu gaitezke, eta erabiltzaileari bidea erraztu diezaiokegu nahi duen hori aurkitzeko. Webgunean, zure bisitaren informazioa erabil daiteke datu anonimoen gaineko ebaluazio eta kalkulu estatistikoak egiteko, baita zerbitzuaren jarraikortasuna bermatzeko eta Webaren guneak hobetzeko ere. Xehetasun gehiago nahi izanez gero, ikus ezazu lotura honetan zein den gure pribatutasun politika [http://www.google.com/intl/es/policies/privacy/]

Webgunera sartzen denean

2. Baimena

Baldintza hauek onartuta, erabiltzaileak baimena ematen du cookieak erabiltzeko. Egoki funtzionatzeko eta Webaren erabilera-estatistikak egiteko beharrezko direnak baino ez ditu erabiltzen Web honek, eta inola ere ez dute modurik ematen erabiltzailea identifikatzeko.

Horrela lortzen den informazioa gordetzeak eta tratatzeak helburu tekniko bati erantzuten dio; komunikazio-sare elektroniko baten bidez komunikazio baten transmisioa gauzatzeko egiten da, eta informazioaren gizarteko zerbitzu bat eskaintzeko, zeina berariaz eskatu baitu izena eman duen erabiltzaileak.

Edonola ere, erabiltzaileak bere nabigatzaileko lehentasunen menura jo dezake eta konfiguratu egin dezake cookierik ez dadin instalatu, daudenak ezabatu daitezen eta/edo beste Webgune batzuetan nabigatzen hasi aurretik ezabatu daitezen. Era berean, jarraipen-cookieak blokeatzeko tresnak ere erabil ditzake, Do Not Track esaterako.

9.- TESTUZ GAINEKO ESTEKADURAK

Hirugarrengoek ezingo dute egin framing-ik beren web orriak eta web orri honen artean.

Web orri honek EROSKI S. Coop.-k kudeatzen ez dituen beste hainbat atari edo web gunerekin estekadurarik izaterik baleza ere, sozietate honek adierazten du atari edo web gune horien gaineko kontrolik ez duela eta horietako edukien arduradun ez dela. Web honek izan litzakeen linkak informazi-erreferentzia gisa bakar-bakarrik emango dira, bertatik eskaintzen diren edukiez, jabeez, zerbitzuez edo produktuez inongo balioztapenik egin gabe.

Nolanahi ere, EROSKI S. Coop.-k eta GRUPO EROSKI-ko enpresek, aipaturiko hirugarrengo horiek emaniko zerbitzuei dagokienez, ezar litezkeen era guztietako erreklamazio eta demanden aurrean, zeinahi erantzukizunetatik salbuesten dute beren burua.

10.- KLAUSULEN BALIOGABETASUNA ETA ERAGINIK EZA

Web honetan nabigatzeko eta bera baliatzeko Baldintza Orokorretako zeinahi klausula erabat edo zati batean baliogabekotzat edo eragin gabekotzat joko balitz, horrek baliogabeko edo eragin gabekotzat jo den ebazpenean edo ebazpenaren zatian baizik ez du eragina izango; gainerakoan, baldintza orokorrek indarrean iraungo dute eta eraginda gertatu den ebazpen hori edo ebazpenaren parte hori ez agertukotzat joko da, Baldintza Orokor hauetan funtsezkoa izatearren, bere osotasunean hartu beharko ez balitz.

11.- APLIKATZEKO LEGEA ETA JURISDIKZIOA

Erabilera eta nabigazioaren Baldintza Orokor hauek eta, orokorki, erabiltzailea eta EROSKI S. Coop.-ren arteko zeinahi harreman Espainiako legeriaren arabera arautuko dira.

Honako Baldintza Orokorrak edo erabiltzailea eta EROSKI S. Coop.-ren arteko harremanen funtsa edo edukiaren ondorioz auzirik gertatuko balitz, bidez legozkiekeen beste zeinahi foruri uko eginez, Bilboko (Bizkaia) Auzitegi eta Epaitegien jurisdikzio eta eskuduntzaren esanetara ipiniko dira.