Haurren Obesitatearen Behatokia

Haurren Obesitatearen Behatokia
DYNAMIC Ikerketa

Eroski Fundazioak, bizimodu osasungarria sustatzen laguntzeko asmo sendoarekin, DYNAMIC jarri du abian; hau da, Espainiako haurren gehiegizko pisuaren eta obesitatearen prebalentzia aldian behin neurtzeko eta horren segimendua egiteko ekintza.

Energia Hazteko eta Aukeratu ona, Aukeratu Sanoa programan parte hartzen duten ikastetxeen bitartez, Gorputz Masaren Indizea eta beste adierazle batzuk neurtzen zaizkie 6 eta 12 urte arteko ikasleei.

Gure helburua

Haurren gehiegizko pisuaren eta obesitatearen prebalentziaren adierazle dinamiko bat eskuratzea, honako hauek egin ahal izateko:

  • Gizartearen eskura jartzea hainbat autonomia-erkidegoko gehiegizko pisuaren eta obesitatearen adierazle bat, dinamikoa eta denboran mantendua. Adierazle hori baliagarria izango da instituzio eta erakundeentzat, zehatzago ezagutuko baitute osasun publikoko arazo hori zenbaterainokoa den.
  • Ikastetxe kolaboratzaileei haien ikasgeletako obesitatearen eta gehiegizko pisuaren prebalentziaren berri ematea, ikasleen osasuna zaintzeko ekintzak sustatze aldera, egoera bakoitzera egokituta.

Haurren Obesitatearen Behatokiaren historia

2015 – Biztanleriaren Elikadura Ohiturei eta Egoera Nutrizionalari buruzko Nutrizio Inkesta, Espainiako Biztanleriari egindakoa

Eroski Fundazioak Espainian egindako ikerketarik zabalena garatu zuen, Autonomia Erkidego bakoitzean haurren gehiegizko pisuaren eta obesistatearen prebalentzia zehazte aldera. Hain zuzen ere, “Biztanleriaren Elikadura Ohiturei eta Egoera Nutrizionalari buruzko Nutrizio Inkesta da, Espainiako Biztanleriari egindakoa”, haurren obesitatearen tasa altua agerian utzi zuena:

“Espainian, haurren eta gazteen obesitatearen prebalentzia %22,8koa da, eta zenbateko horri gehiegizko pisua duten haurren portzentajea gehitzen badiogu, zenbatekoa, guztira, %50 ingurura iristen da”

Datu horiek gerora egindako azterketek berretsi dituzte; esate baterako, Kontsumo Ministerioak sustatutako Aladino Azterketak (2019); bertan ikusi da Espainiako haurren %40 baino gehiagok gehiegizko pisua duela edo obesoa dela.

2019 - Dynamic pilotua

Adierazle dinamiko batek (biztanleria berari urtero neurketak eginda) Instituzioei eta Erakundeei haurren gehiegizko pisua eta obesitatea bezalako osasun publikoko arazoa zenbaterainokoa den zehatzago ezagutzen lagunduko ziela uste izanik, Eroski Fundazioak pilotu bat jarri zuen abian Getxon, Dynamic ikerketaren oinarriak ezartzeko, eta bost ikastetxek hartu zuten parte.

2021- Dynamic gaur egun

Dynamic zeharkako izaera duen ikerketa bat da, eta GMIren (Gorputz Masaren Indizea) urteroko neurketek parte hartzen duten Autonomia Erkidegoetan haurren obesitatearen eta gehiegizko pisuaren prebalentziari buruzko ezagutza lortzen da. Datuak ikastetxe ezberdinek ematen dituzte, eta prebalentziaren txosten pertsonalizatua jasotzen dute, haien ikasgeletan beren errealitatera egokitutako ekintzak sustatzearren.