EROSKI Fundazioaren Elikadura Eskolako VI. Topaketa

EROSKI Fundazioaren Elikadura Eskolako VI. Topaketa

 

EROSKI Fundazioaren Elikadura Eskolako VI. Topaketan elikadura egokia eta bizi-ohitura osasuntsuak azpimarratzen jarraitu nahi dugu, gure erakundearen oinarriak baitira.

Elikadura orekatua. Non gaude eta nora goaz? Zer ekarriko digu etorkizuneko elikadurak, izeneko ekitaldia dakarkigu oraingoan. Azterketa bat egin eta elikadura arloan izango ditugun hurrengo erronkak zein izango diren ebaluatuko dugu. Horretarako, Espainiar Biztanleriaren Elikadura Azterketako (ENPE) datuak hartuko ditugu abiapuntu gisa; azterketa hori EROSKI Fundazioak sustatu zuen eta espainiarren elikadura-ohituren berri izango dugu.

Era berean, aditu prestigiotsuak izango ditugu eta horiei esker euskal gizartearen elikadura-patroiez gehiago jakingo dugu, nola gerturatu berriro dieta mediterraneora, dieta pertsonalizatuak nutrigenomikaren bidez, esku-hartzeko programen ondorioak jokabide aldaketetan elikadura osasuntsuagoa izateko edo elikadura eta emozioen arteko harremana.   Gainera, gogoan izango dugu VI. Topaketa honetako eskualdearen ikur den gastronomia eta Basque Culinary Center bezalako kokapen paregabea, bertan trebatzen baitira etorkizuneko sukaldariak.

 

EDUKIERA BETEA

Deskargatu programa