EROSKI FUNDAZIOA ELIKADURA ESKOLAren V. TOPAKETA
EROSKI FUNDAZIOA ELIKADURA ESKOLAren V. TOPAKETA
Etorkizuneko elikadurari begira
Biharko nutrizioa: erronkak, aukerak eta ikuspegiak
Jardunaldi honetan ere, elikadura egokia eta bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko moduak aztertuko ditugu, horiek dira-eta EROSKI Fundazioaren eta haren Elikadura Eskolaren muin-muineko helburuak. Baina oraingoan etorkizunari begira jarriko gara. Espainiako herritarren egungo egoera abiapuntu hartu (nola jaten dugu, zer-nolako bizi-ohiturak ditugu, zer dakigu elikadurari buruz), eta etorriko diren joeren inguruan jardun nahi dugu, ea gai garen aurreikusteko zer-nolako jardunbideak behar diren etorkizun osasungarriago bat eraikitzeko.
Abiapuntu hori ENPE Azterketatik aterako dugu (Espainiako Herritarren Elikadura ohituren eta Nutrizio Egoeraren inguruko Azterketa da). EROSKI Fundazioak sustatu du lan aitzindari hori, eta Javier Aranceta doktoreak gidatu du, eta bertako datuekin, askoz gehiago jakingo dugu Espainiako herritarren elikadura-ereduen inguruan eta horien nutrizio egoeraren inguruan. Urtebete iraun du azterketa horrek, eta lau alditan banatuta egin zaizkie galderak herritarrei; guztira, 6.800 lagunek parte hartu dute, adin eta autonomia erkidego guztietakoak, eta azpimarratu behar da elikadura arloko ohituren inguruan Espainiako Estatuan inoiz egin den azterketa zientifikorik osatuena dela. Ekimen handinahia izan da, eta ziur gaude oso baliagarria gertatuko zaiela osasun arloko agintari eta erakundeei, eta baita elikaduraren gaiarekin zerikusia duten gainerako eragileei ere (banaketa arlokoei, besteak beste), etorkizunean estrategia egokiak planifika ditzaten herritarren artean elikadura orekatua eta bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko.
Jardunaldi honetan ikuspegi bat baino gehiago agertzea nahi dugu eta bakoitzak bere erara irudikatzea etorkizuneko elikaduraren mapa. Hainbat arlotako espezialistak gonbidatu ditugu, eta horien ekarpenei esker jakingo dugu elikatzeko ohiturak nola aldatuko diren herritarrak zahartu ahala, ikusiko dugu elikagaiak sortzen dituzten alergiek eta intolerantziek prebalentzia handiagoa izango ote duten datozen urteetan, eta ulertuko dugu bioteknologiak zer-nolako ekarpena egin dezakeen nutrizioaren arloan. Horretaz gain, zenbait estrategia aipatuko ditugu Mediterraneoko Dietak dakarren elikatze-eredu osasungarria nola zaindu daitekeen ikusteko eta elikagaiak ekoizteko eredu iraunkorrak eta ingurumena errespetatuko dutenak nola susta daitezkeen jakiteko; era berean, arreta jarriko diegu Administrazio Publikoek osasuna sustatzeko egiten dituzten proposamenei ere. Eta nola ahaztu gastronomiaren eremua eta zeregina! Gaur egun interes handia sortzen du arlo berritzaile horrek, eta, gainera, jardunaldia egingo den lurraldearen ondare garrantzitsua da.
Bideoak
EROSKI FUNDAZIOA ELIKADURA ESKOLAren V. TOPAKETA
La tasa de obesidad España ha aumentado un 9% en niños y jóvenes y un 4% en adultos en los últimos 15 años
Partaideak
Osasun Publikoaren eta Mendekotasunen zuzendaria. Osasun Saila. Eusko Jaurlaritza.
Alkatetzaren, Garapen Ekonomikoaren eta Gobernu Onaren zinegotzi koordinatzailea. Bilboko Udala.
EROSKI Taldeko presidentea.
Osasun Publikoan eta Nutrizioan aditua. Sociedad Española de Nutrición Comunitaria (SENC) elkarteko presidentea. Fundación para la Investigación y la Docencia de las Enfermedades Cardiovasculares (FIDEC) fundazioko ikertzailea. Bilbo.
Bizitza oso bat nutrizioa aztertzen. Carmen Pérez-Rodrigo Sociedad Española de Nutrición Comunitaria (SENC) elkarteko kide izan da 1989. urtean sortu zenez geroztik. Bertan izan ditu mahaikide eta lehengo zuzendariordearen karguak eta, 2012az geroztik, presidentearena, postuan aurreko izan zuen Javier Aranceta doktorearen lekukoa hartuta. Gainera, Fundación para la Investigación y la Docencia de las Enfermedades Cardiovasculares (FIDEC) fundazioko ikertzailea eta Equipo de Expertos del Proyecto Perseo aditu-taldeko kidea era bada. Pérez-Rodrigo doktorea da EROSKI Fundazioak sustatutako Espainiako Biztanleriaren Elikadura Ohituren eta Nutrizio Egoeraren inguruko Azterketaren (ENPE Azterketaren) koordinazio teknikoaren arduraduna.
Mediku geriatra, Adinekoei arreta integrala eskaintzeko San Prudentzio Zentroa, Gasteiz. Geriatria eta Gerontologiako Euskal Elkargoko Elikadura eta Nutrizioa Lantaldeko koordinatzailea.
Envejecimiento y alimentaciónRovira i Virgili Unibertsitateko Biokimika eta Bioteknologia saileko Nutrizio eta Bromatologia katedraduna. Reus.
Alergologia Zerbitzua. Ramón y Cajal Unibertsitate Ospitalea. Madril.
Alergias e intoleranciasBasque Culinary Center-eko zuzendari nagusia. Gastronomia Zientzien Fakultateko eta Gastronomia Zientziak Ikertzeko eta Berritzeko Ikerketa Zentroko zuzendaria. Mondragon Unibertsitateko errektoreorde akademikoa. Donostia.
La gastronomía importaBiologiako doktorea. Biópolis S.L. bioteknologia konpainiako zuzendari zientifikoa eta Lifesequencing S.L.-ko kontseilari ordezkaria. Valentzia.
Biotecnologías aplicadas a la alimentaciónElikadura Osasungarriaren Euskal Plana garapen taldea. Osasun Saila. Eusko Jaurlaritza.
EROSKI Fundazioko zuzendari nagusia.
Osasun Publikoko eta Mendekotasunen Zuzendaritzako zuzendariordea, Osasun Saila, Eusko Jaurlaritza.
Basque Culinary Center-eko I+G Zentroko sukaldari ikertzaileak
Elaboración de un pintxo saludable