
EROSKI Fundazioak Nutri-Score etiketa aurreratuak elikaduran duen eraginari buruzko azterketa aurkeztu du.
2020tik 2023ra (biak barne) EROSKI markako produktuek salmentetan eta nutrizio osaeran nolako bilakaera izan duten aztertuta, ondorioztatu dute erosteko orduan etiketak kontsumitzaileei erabaki kontzienteagoak eta osasungarriagoak hartzeko aukera eman diela eta aldi berean hobekuntza esanguratsuak bultzatu dituela produktuen nutrizio osaeran.
EROSKIren Elikadura Eskolak aurkeztutako azterlanean janari talde bakoitzari buruzko informazioa dator, eta Elikadura Osasungarriaren Piramideak oinarrian dituen elikagaiekin hasten da. Ondorioen arabera, erosteko orduan erabaki kontziente eta arduratsuak errazteko tresna eraginkor gisa finkatu da Nutri-Score.
Deskargatu azterketa irudian klikatuz